Deriok bizikletaren aldeko apustua egin du

Deriok herritarren bizi-kalitatea hobetzearen alde egiten du lan eta, horregatik, mugikortasun osasungarriago baten aldeko apustua egiten du. Mugikortasun horretan pisu handia dute desplazamendu-baliabide iraunkorrenek, hala nola oinez, garraio publikoan edo bizikletaz joateak.

Bizikleta da garraiobiderik eraginkorrena (energiari dagokionez), osasungarriena, merkeena eta jasangarriena: ez du kerik sortzen, ez du zaratarik egiten, ez ditu petroliotik eratorritakoak kontsumitzen eta kaleak hobetzen laguntzen du, espazio lasaiago eta seguruagoak bilakatuz.

Bizikletaren aldeko apustu hori udalak Derion eskaintzen dituen hainbat ekarpenekin gauzatzen da: kanpoko aparkalekuak, bizikleta garbigailua, gurpil-puzgailua eta orain BiziPark barruko aparkalekua.

Intermodalitatea Bizikleta - garraio publikoa
Bizikleta - garraio publikoa intermodalitatea hiri-mugikortasun jasangarria sustatzeko edozein politikaren funtsezko alderdia da, bai ingurumen mailan, bai finantza mailan edo beste batzuetan.
Politika horiek behar bezala garatzeko, beharrezkoa da garraiobide horien ohiko erabilera errazteko beharrezko azpiegitura eskaintzea.
Derioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, garraio publikoaren intermodalitatea hobetzeko esperientzia jarri du abian. Derioko Udala da bizikletak aparkatzeko zerbitzuaren kudeatzailea, eta Bizkaiko Foru Aldundiak emandako kudeaketa-plataformaren bidez kudeatuko da.


Bizipark zerbitzuak
Biziparkek honako zerbitzuak eskaintzen ditu:
• 24 orduz irekita, urteko egun guztietan
VelowUp modeloko bizikletak aparkatzeko 24 plaza, horietako bi karga elektrikodunak.
• Altzairu herdoilgaitzezko 6 segurtasun-kutxa, barruan bizikleta-baterietarako edo elementu elektronikoetarako elektrizitate-karga dutenak. Automatikoki irekitzeko sistema, 12 orduko itxieraren ondoren
• Zaintzako segurtasun-kamerak 24 orduz
• Aparkalekura sartzeko zenbakizko kode-sistema edo QR kode bidezkoa
• Contactless sistema aparkalekuko irteerarako
• Informazio-panelak

- Kanpoko aparkalekuak: udaletxean, eskolan, Larrabarrin, kiroldegian, piszinetan, Kultur Birikan, futbol zelaian eta Uribe parkean

- Bizikleta garbigailua eta gurpil-puzgailua: frontoi alboan

- BiziPark (barruko aparkalekua): Herriko plazan, tren geltokiko irteera ondoan